ESKOLA
Eibarko San Andres eskolako 4. mailako ikasleak martxoaren 21,22 eta 23an Sastarrain Baserri Eskolara joan ginen. Baserri hau Sestoan dago eta Eibartik Sestoara autobusez joan ginen. Sestoan bertan laga gintuzten eta hortik Sastarrain baserri eskolara oinez joan ginen.
Sastarrain baserriak hiru solairu ditu. Lehenengo solairuan jantokia, sukaldea eta komunak daude; bigarren solairuan diskoteka, logelak eta komunak; eta hirugarren solairuan logelak eta komunak. Eguraldi ona egin zuenez,baserritik kanpo, denbora librean, jokuak egin genituen(futbola,palak) eta Poti eta Koz pottokei eta Aurelio astoari janaria eman genien .Horrez gain,gure inguruan zegoen paisai ederra ikusteko aukera izan genuen.
Sastarrainera heldu ginenean monitoreak arauak azaldu zizkigun.
Sastarrain baserri eskolan sei talde zeuden lantegi desberdinetan parte hartzeko: Karmen , Beltz , Aurelio , Urki , Heidi eta Pako.Izen hauek zeukaten bertako animalien izenak zirelako.
Gu hiru taldetan banatu gintuzten : Karmen , Beltz eta Aurelio izeneko taldeak.
Egindako lantegiak hauexek izan ziren : saskigintza, ikuilua , sua , murala , Ekain-berri eta kajoia.
Saski tailerrean ,denok lurrean eserita, hango monitore batek azalpenak eman zizkigun saskiak egiteko.
Hasiera batean, okumezko oinarri bat eman ziguten eta marrazki bat egin genuen apaintzeko .
Bigarren pausuan, zume batzuk eman zizkiguten saskia egiteko .
Zumeak busti behar izan genituen biguntzeko eta ez apurtzeko.
Gero oinarriaren zuloetatik zumeak sartu behar genituen eta horrela saskia hasi ginen egiten.
Hasi eta gero zumeak pasatu behar genituen aurretik eta atzetik eta horrela pixkanaka-pixkanaka saskia handiagoa hasi zen egiten.
Andereñoak egin zuen saski politena, guk baino praktika gehiago zeukalako.
Talde bakoitzak irakasle bat zeukan. Aurelio eta Beltz taldekoek Sara eta Ritxarrekin egin zuten eta Karmen taldekoek Anerekin.
Egindako saski batzuk, handiak izan ziren eta beste batzuk,
ordea, txikiak. Batzuk, zabalak izan ziren eta besteak, ordea, zuzenak.
Dena den, denak oso politak ziren, guk egin genituelako.
Ikuilua
Baserri ondoan oilategia zegoen kokatuta eta berrehun metrotara ikuilua.
Bertan, animalia ezberdinak aurkitu genituen, hala nola: oiloak, antzarrak, untxiak, zaldiak, ardiak, behiak... Animaliak elikatzeko, bai oilategian, bai ikuiluan bakoitzeko beharrezko ziren jakiak zeuden eta animaliei emateko aukera izan genuen. Aipagarria da guri sobratzen zitzaigun janaria beraiei ematen zietela. Horrela dena aprobetzatzen zen!
Han animalia asko ikusteko aukera izan genuen. Horrez gain, animalia batzuk garbitu, orraztu eta janaria eman genien , baina gehien gustatu zitzaiguna pottoka gainean ibiltzea izan zen.
Hona hemen, argazki honetan , ikuiluan erabiltzen zituzten lanabesak: orrazia, lokatz kentzailea, zepiloa...
Ikuilu aurrean, zaldiz ibiltzeko lursaila hesituta zegoen eta lursail horretan pottoka gainean ibili ginen. Beste lursail batean bazeuden beste animalia batzuk, esate baterako: asto bat, behorra eta poni bat.
Ekintza guztien artean, ikuilu lantegia izan zen gehien gustatu zitzaiguna.
SUA ETA MURALA
Guk sua eta muralak egiteko aukera izan genuen.
Aitzinaroan gizakiak kobazuloetan bizi ziren,batez ere, kobazuloaren barne aldean. Beraz, sua oso beharrezkoa zen beraientzat epel mantentzeko eta ikusi ahal izateko.
Gure arbasoek sua egiteko pirita, suharria eta zuhaitzen ardagaia erabiltzen zituzten. Eta guk ere bai horrela egin genuen. Pirita eta suharria elkar jotzean, txispa lortzen zen eta zuhaitzen ardagai gainean jartzerakoan piztu egiten zen sua sortuz.
Horrez gain , Ekainberri erreplikan antzinako gizakiak egindako margoak eta grabatuak ikusi genituen.
Eta garai hartan nola bizi ziren jakiteko, sua sortu genuen eta Ekainberrin ikusi genituen animalien irudiak, aintzinako teknikak erabiliz, irudikatu genituen.
Murala, ikatzarekin margotu genuen eta lokatzarekin koloreztatu genuen. Bisonteak, hartzak eta zaldiak egin genituen.
EKAINBERRI
Ekaingo erreplika Sastarraingo bailaran dago, jatorrizko haitzulotik 600 metrora eta Zestoako erdigunetik metro gutxira.
Ekain haitzuloa 1969an aurkitu zuten. On Jose Migel Barandiaran eta Jesus Altuna ikerlariak bertako irudiak ikusi eta aztertu ondoren, hauek duela 13.000-14.000 urte inguruko gizakiek eginak zirela ziurtatu zuten. Milaka urtetan ezkutuan egon dira pintura horiek, haitzuloaren mikrokliman babestuta.
Ekain 1969ko ekainean itxi zen bertako irudiak eta aztarnategi arkeologikoa ikertzeko.
2008ko irailaren 11an Ekainberri zabaldu zen eta bertan Ekaingo arteaz gozatzeko aukera dago, hori bai, jatorrizko irudiak kaltetzeko arriskurik gabe. Gu ez ginen sartu benetako kobazuloan baina erreplikan bai. Gida batek lagundu zigun eta bertan ikusten genuena azaltzen zigun. Adibidez, hartzak buru gabe marraztuta agertzen dira haien erasoetatik babesteko. Ekainberrin bisonteak, oreinak, hartzak eta batez ere zaldiak ikus daitezke ormetan margotuta.
Bisita amaitutakoan museo txiki batera joan ginen gauza gehiago ikustera. Museo txiki horretan saltzeko gauzak zeuden: arkatzak, borragoma, pelikulak, pelota saltarina eta abar.
Guretzako Ekainberri oso interesgarria izan zen eta asko ikasi genuen.
KAJOIA
Kajoia izeneko tailerrean lan desberdinetan aritu ginen: paleontologo, kribatzaile, neurtzaile eta zuzendari lanetan.
Taldeka ipini gintuzten eta lehenenengo erakutsi ziguten zer diren Behe Paleolitoa, Erdi Paleolitoa eta Goi Paleolitoa. Ondoren lanak egiten hasi ginen. Guretzako zailenak paleontologo eta neurtzaileen lanak izan ziren eta errezenak berriz kribatzailea eta zuzendariarena.
Orain lan bakoitzean zer egiten genuen azalduko dizuegu:
Paleontologoen lana pala batekin area kentzea zen eta kubo batera botatzea. Pintzel batekin aurkitzen genituen gauzak garbitzen genituen.
Kribatzaileen lana palentologoen area galbahe batzuetara botatzea zen fosil bat geratzen bazen ikusteko.
Paleontologoak fosil bat aurkitzen zuenean neurtzaileari esaten zion non zegoen neurtzeko.
Neurtzaileak neurtzen zuenenean zuzendariari esaten zion eta honek paper batean ipintzen zuen.
DENBORA LIBREA
Tailerretan ez geundenean denbora librea izaten genuen.
Denbora librean gauza asko egiten genituen, adibidez: Poti poniari eta Aurelio astoari belarra eman, futbolean jolastu, antzarrak eta oiloak ikusi, errekaren soinua entzun...
Oso ondo pasatzen genuen.
Afaldu baino lehen eta baita ondoren ere jokuak egiten genituen baina Sastarraingo andereñoekin. Azken gauean diskoteka euki genuen, baina gehienei ez zitzaigun asko gustatu. Gainera diskotekaren 15 minutu kendu zizkiguten.
Hala ere, hurrengo goizean tristura pasatu zitzaigun eta berriro pozik geunden.
Oso ondo pasatu genuen Sastarrainen.
Gauza asko ikasi genituen: saskiak egiten, zaldian ibiltzen, sua egiten, zerekin margotzen zuten aspaldi batean... eta jan ere bai ondo egiten genuen. Janari batzuk oso gozoak ziren eta beste batzuk ez hainbeste baina, hala ere, gustora esertzen ginen mahaia inguruan otorduetan.
Sastarrainen animalia asko ikusi genituen: zaldiak, antzarrak, indi oilarrak, behiak, untxiak, oilarrak, oiloak, ardiak, ahuntzak, asto bat , poniak eta txakurrak.
Pena handia eman zigun Sastarraindik joateak,oso ondo pasa genuelako.
AGUR
SASTARRAIN!!!