BARNETEGIA








SASTARRAIN BASERRI


ESKOLA




Eibarko San Andres eskolako 4. mailako ikasleak martxoaren 21,22 eta 23an Sastarrain Baserri  Eskolara joan ginen. Baserri hau Sestoan dago eta  Eibartik Sestoara autobusez joan ginen. Sestoan bertan laga  gintuzten eta hortik Sastarrain baserri eskolara  oinez joan ginen.

Sastarrain baserriak hiru solairu ditu. Lehenengo solairuan jantokia, sukaldea eta komunak daude; bigarren solairuan diskoteka, logelak eta komunak; eta hirugarren solairuan logelak eta komunak. Eguraldi ona egin zuenez,baserritik kanpo, denbora librean, jokuak egin genituen(futbola,palak) eta Poti eta Koz pottokei eta Aurelio astoari janaria eman genien .Horrez gain,gure inguruan zegoen paisai ederra ikusteko aukera izan genuen.

Sastarrainera heldu ginenean  monitoreak arauak azaldu zizkigun.
Sastarrain baserri eskolan  sei talde zeuden lantegi desberdinetan parte hartzeko: Karmen , Beltz , Aurelio , Urki ,  Heidi eta Pako.Izen hauek zeukaten  bertako animalien izenak zirelako.
Gu  hiru taldetan banatu gintuzten : Karmen , Beltz eta Aurelio izeneko taldeak.
Egindako  lantegiak hauexek izan ziren : saskigintza, ikuilua , sua , murala , Ekain-berri eta kajoia.





SASKIGINTZA LANTEGIA
                                                                                         

 Saski tailerrean ,denok lurrean eserita, hango monitore batek azalpenak eman zizkigun saskiak egiteko.
Hasiera batean, okumezko  oinarri  bat eman ziguten  eta    marrazki bat egin genuen  apaintzeko .
Bigarren pausuan, zume batzuk eman zizkiguten saskia egiteko .
Zumeak  busti behar izan genituen biguntzeko eta ez apurtzeko.
Gero oinarriaren zuloetatik zumeak sartu behar genituen eta horrela saskia hasi ginen egiten.
Hasi eta gero zumeak pasatu behar genituen aurretik eta atzetik eta horrela  pixkanaka-pixkanaka saskia handiagoa hasi zen egiten.
Andereñoak egin zuen  saski politena, guk baino praktika gehiago zeukalako.
Talde bakoitzak irakasle bat zeukan.  Aurelio eta Beltz taldekoek Sara eta Ritxarrekin egin zuten eta Karmen taldekoek Anerekin.
Egindako saski batzuk, handiak izan ziren eta beste batzuk,
ordea, txikiak. Batzuk, zabalak izan ziren eta besteak, ordea, zuzenak.
Dena den, denak oso politak ziren, guk egin genituelako.




Ikuilua

 





Baserri ondoan oilategia zegoen kokatuta eta berrehun metrotara ikuilua.










Bertan, animalia ezberdinak aurkitu genituen, hala nola: oiloak, antzarrak, untxiak, zaldiak, ardiak, behiak... Animaliak elikatzeko, bai oilategian, bai ikuiluan bakoitzeko beharrezko ziren jakiak zeuden eta animaliei emateko aukera izan genuen. Aipagarria da guri sobratzen zitzaigun janaria beraiei ematen zietela. Horrela dena aprobetzatzen zen!


Han animalia asko ikusteko aukera izan genuen. Horrez gain, animalia batzuk garbitu, orraztu  eta janaria eman genien , baina gehien gustatu zitzaiguna pottoka gainean ibiltzea izan zen.




Hona hemen, argazki honetan , ikuiluan erabiltzen zituzten lanabesak: orrazia, lokatz kentzailea, zepiloa...






Ikuilu aurrean, zaldiz ibiltzeko lursaila hesituta zegoen eta lursail horretan pottoka gainean ibili ginen.
Beste lursail batean bazeuden beste animalia batzuk, esate baterako: asto bat, behorra eta poni bat.

Ekintza guztien artean, ikuilu lantegia  izan zen gehien  gustatu zitzaiguna.     


SUA ETA MURALA


Guk sua eta muralak egiteko aukera izan genuen.


Aitzinaroan gizakiak kobazuloetan bizi ziren,batez ere, kobazuloaren barne aldean. Beraz, sua oso beharrezkoa zen  beraientzat epel mantentzeko eta ikusi ahal izateko.
Gure arbasoek sua egiteko pirita, suharria eta zuhaitzen ardagaia erabiltzen zituzten. Eta guk ere bai horrela egin genuen. Pirita eta suharria elkar jotzean,  txispa lortzen zen eta zuhaitzen ardagai gainean jartzerakoan  piztu egiten zen sua sortuz.





Horrez gain , Ekainberri erreplikan antzinako gizakiak egindako margoak eta grabatuak ikusi genituen.


Eta  garai  hartan  nola  bizi  ziren  jakiteko, sua  sortu genuen   eta    Ekainberrin  ikusi  genituen animalien  irudiak, aintzinako  teknikak  erabiliz,  irudikatu  genituen.






Murala, ikatzarekin margotu genuen eta lokatzarekin koloreztatu  genuen. Bisonteak, hartzak  eta  zaldiak egin genituen.





                                  


EKAINBERRI


Ekaingo erreplika Sastarraingo bailaran dago, jatorrizko haitzulotik 600 metrora eta Zestoako erdigunetik metro gutxira.



Ekain haitzuloa 1969an aurkitu zuten.  On Jose Migel Barandiaran eta Jesus Altuna ikerlariak bertako  irudiak ikusi eta aztertu ondoren, hauek duela 13.000-14.000 urte inguruko gizakiek eginak zirela ziurtatu zuten.  Milaka urtetan ezkutuan egon dira pintura horiek, haitzuloaren mikrokliman babestuta.






Ekain 1969ko ekainean itxi zen bertako irudiak eta aztarnategi arkeologikoa ikertzeko.




2008ko irailaren 11an Ekainberri zabaldu zen eta bertan Ekaingo  arteaz gozatzeko aukera dago, hori bai, jatorrizko irudiak kaltetzeko arriskurik gabe. 
Gu  ez   ginen  sartu  benetako  kobazuloan baina   erreplikan bai. Gida batek lagundu zigun eta bertan ikusten genuena azaltzen zigun. Adibidez, hartzak buru gabe marraztuta agertzen dira haien  erasoetatik  babesteko.  Ekainberrin  bisonteak, oreinak, hartzak eta batez ere zaldiak ikus daitezke ormetan margotuta.




Bisita  amaitutakoan  museo  txiki  batera  joan   ginen   gauza  gehiago  ikustera. Museo txiki  horretan  saltzeko gauzak zeuden: arkatzak, borragoma, pelikulak, pelota saltarina eta  abar.

Guretzako Ekainberri oso  interesgarria  izan zen eta  asko ikasi genuen.




KAJOIA




Kajoia  izeneko tailerrean lan desberdinetan aritu ginen: paleontologo, kribatzaile, neurtzaile eta zuzendari lanetan.  

Taldeka ipini gintuzten  eta lehenenengo erakutsi ziguten zer diren Behe Paleolitoa,  Erdi Paleolitoa eta Goi Paleolitoa. Ondoren  lanak egiten  hasi ginen. Guretzako  zailenak paleontologo eta neurtzaileen lanak izan ziren eta errezenak berriz kribatzailea eta zuzendariarena.

Orain  lan bakoitzean zer egiten genuen azalduko dizuegu:
Paleontologoen lana pala batekin area kentzea zen eta kubo batera botatzea. Pintzel batekin aurkitzen genituen gauzak garbitzen genituen.
Kribatzaileen lana palentologoen area galbahe batzuetara botatzea zen fosil bat geratzen bazen ikusteko.



Paleontologoak  fosil bat aurkitzen zuenean neurtzaileari esaten zion  non zegoen neurtzeko.
Neurtzaileak neurtzen zuenenean zuzendariari esaten zion eta honek paper batean ipintzen zuen.






DENBORA LIBREA



 
Tailerretan ez geundenean denbora librea izaten genuen.
Denbora librean gauza asko egiten genituen, adibidez: Poti poniari eta Aurelio astoari  belarra eman, futbolean jolastu, antzarrak eta oiloak ikusi, errekaren soinua entzun...
Oso ondo pasatzen genuen.





Afaldu baino lehen eta baita ondoren ere jokuak egiten  genituen  baina  Sastarraingo andereñoekin. Azken  gauean  diskoteka  euki genuen,  baina  gehienei  ez zitzaigun  asko  gustatu.  Gainera  diskotekaren  15 minutu  kendu  zizkiguten.










Hala ere, hurrengo  goizean  tristura  pasatu  zitzaigun  eta  berriro  pozik  geunden.        












Oso  ondo  pasatu  genuen  Sastarrainen.
Gauza  asko  ikasi   genituen:  saskiak  egiten, zaldian  ibiltzen,  sua  egiten,  zerekin  margotzen  zuten  aspaldi batean... eta  jan ere bai ondo egiten genuen. Janari batzuk oso gozoak ziren eta beste batzuk ez hainbeste baina, hala ere, gustora esertzen ginen mahaia inguruan  otorduetan.
Sastarrainen animalia asko ikusi genituen: zaldiak, antzarrak, indi oilarrak, behiak, untxiak, oilarrak, oiloak, ardiak, ahuntzak, asto bat , poniak eta txakurrak.

       Pena handia eman zigun Sastarraindik joateak,oso ondo pasa genuelako.



                  AGUR      

          SASTARRAIN!!!     
     




0 comentarios:

Publicar un comentario